
Enplegu Zentroko zerbitzua berrantolatu egingo da aldi baterako
Soraluzeko Enplegu Zentruak eskaintzen duen zerbitzua behin-behinean berrantolatuko du maiatzaren 15etik aurrera eta datozen hilabeteetara begira. Lanbideren dekretuaren behin betiko ebazpena argitaratu arte ezingo da martxan jarri berriz ere zerbitzua; aurreikuspenen arabera, datorren ikasturtean izango da.
Horri horrela izanda ere, helburua da herritarrei kalitatezko arreta eskaintzen jarraitzea; are gehiago, soraluzetarren enplegua bilatzeko beharra kontuan izanda. Beraz, Soraluzeko Udalak eta Zabaltzen-Sartu zerbitzuaren bermatzaileak herritarrekiko duten konpromisoa berretsiz, banakako orientazio zerbitzua aktibo mantenduko dute behar duten guztientzat.
Zerbitzu hau martitzen eta eguenetan erabili ahal izango da aurretiko hitzorduarekin, 8:00etatik 15:00etara, Kalebarren 8n. Zalantzak argitu, tramiteak egin, aholkularitza espezifikoa eskaini eta lana bilatzeko edo hobekuntza profesionalerako prozesuetan laguntza emateko gune bat eskainiko zaie horrela soraluzetarrei hemendik aurrera ere.
Aurretiko hitzorduarekin
Banakako orientazio zerbitzua erabili ahal izateko, aurrez hitzordua eskatu beharko da, eta horretarako bi bide izango dira:
- 943748597 telefonora deituz.
- lauradiez@zabaltzen.sartu.org helbidera posta elektronikoa bidaliz.
Horrela, bakoitzaren beharretara egokitutako arreta eraginkorragoa bermatu ahal izango da.
Soraluzeko Udalak herritarrei eskerrak eman nahi dizkie berrantolaketa honek sor ditzakeen eragozpenen aurrean erakutsitako prestutasun eta ulermenagatik.