Enplegu Zentroa martxan izango da berriz irailaren 15etik, datorren astelehenetik, aurrera

Enplegu Zentroa martxan izango da berriz irailaren 15etik, datorren astelehenetik, aurrera

2025/09/11
Zabaltzen-Sartu kooperatibak kudeatzen duen Enplegu Zentroa martxan jarriko da berri datorren astelehenetik aurrera, irailaren 15a.

Enplegu-zentroa espazio fisiko egonkor bat da, lan bila ari diren pertsonei tresnak eskaintzen dizkiena haien kabuz erabil ditzaten. Tresna horiek erabiltzaileek lan-merkatuan txertatzeko ekintzak egin ditzaten egoten dira erabilgarri eta horiek erabiltzen laguntzeko pertsona orientatzaile-dinamizatzaile bat egoten da bertan. Orientatzaileak laguntza eskaintzen die erabiltzaileei Lanbideren webgunean nabegatu eta Nire Lanbidenet espazio pertsonalari buruzko datuak eskuratzeko.

Zabaltzen-Sartu kooperatiba arduratzen da Enplegu Zentruaren kudeaketaz eta bertako zerbitzua eskaintzeaz, eta enplegu teknikari batek eskainiko du laguntza datorren astelehenetik aurrera, irailaren 15a, hain zuzen ere.

Ordutegia

Irailaren 15etik aurrera, hauxe izango da Enplegu Zentroko ordutegia:

Martitzen eta eguenetan 08:00 - 15:00.

Urritik aurrera, martitzenetan 16:00 - 18:00 artean ere zabalduko da.