Enpresa eta langabeentzako telefonoa

Enpresa eta langabeentzako telefonoa

2020/04/14
Enpresa, autonomo eta langabetuentzako telefono bidezko aholkularitza zerbitzua jarri du martxan Debegesak, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuarekin.

Debegesak telefono bidezko aholkularitza eta orientazio zerbitzu berri bat jarri du martxan COVID-19 pandemiarengatik kaltetuta dauden enpresa, autonomo eta lan bila dauden pertsonentzat. 699 76 71 57 zenbakiak lan bilaketarako prozesuan lagunduko dizu eta beharrezko orientazioa eskainiko dizu. Bestalde, autonomo eta enpresei zuzendutako laguntzei buruzko informazioa eta tramitatzeko laguntza behar baduzu, deitu 687 47 65 05 telefonora. Bi telefono zenbakiak operatibo daude astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara.

Lan bilakaeratako orientazio zerbitzuak enplegua lortzeko beharrezko informazio eskainiko dizu, zure kurrikuluma hobetzeko aholkuak, edota enplegu-atarien inguruko informazioa, besteak beste. Enpresa eta autonomoei eskainitako zerbitzuak, bestalde, koronabirusa dela eta, ateratzen diren laguntzen inguruan informatzea du helburu eta honekin batera, tramitazio prozesuan beharrezko laguntza eskaintzea.

Bi telefono zenbakiek WhatsApp bidezko mezuak ere erantzuten dituzte eta nahiago baduzue, email bat idatzi dezakezue enplegua@debegesa.eus helbide elektronikora lan bilaketa prozesurako orientazioa behar baduzu eta ekintzaile@debegesa.eus helbidera enpresa edo autonomoa bazara.

Debegesak, bere aldetik, lanean jarraitzen du etxetik eskualdeko gizarte eta enpresei ahalik eta zerbitzu hobeena emateko eta bere ohiko komunikazioa kanaletan aurkitu dezakezu informazio eguneratua: sare sozialetan, telefonoan edota bere web orrialdean www.debegesa.eus, besteak beste.