"Enredo familiar" antzezlana
Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Antzerki garaia" zikloaren barruan, Txalo antzerki-konpainiak "Enredo familiar" antzezlana taularatuko du larunbat honetan, abenduak 2, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian, gazteleraz.
Egilea: Alan Ayckbourn.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Antzezleak: Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Aitor Fernandino.
Sinopsia: ETXEKO SALTSAK (Relativity speaking jatorrizkoan) endreduzko komedia bat da, korapilatsua. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan… Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bixita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen ailegatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.
Sarrera: 5 euro.