"Epa Txiki!" ikuskizun musikala

"Epa Txiki!" ikuskizun musikala

2021/07/21
Demode Quartet taldeak "Epa Txiki" haurrentzako ikuskizuna taularatuko du larunbat honetan frontoiko karpan; gonbidapenak "Iratxo" gozo-dendan eskuratu daitezke dagoeneko.

Uztaileko kultur programazioaren barruan, "Epa txiki!" ikuskizun musikala ikusteko aukera izango da larunbat honetan, arratsaldeko 6etan, frontoiko karpan.

Epa Txiki! 50 minutuko ikuskizun musikala da, testu dibertigarriak, koreografiak, umorea eta garai guztietako euskal klasikoen bertsio "eroak" dituena. Ikuskizuna haurrei zuzenduta dago, baina helduagoekin keinu konplize bat baino gehiago egiten du.

Epa Txiki! Ikuskizunean lau komiki xelebre saiatuko dira euren teoria erakusten: "Munduko musika estilo guztiek dute jatorria euskal folklorean".

Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez "Iratxon" gonbidapena jasotzea.

FITXA TEKNIKOA

Zuzendari musikala: Mikel De La Fuente

Abeslariak: Mikel Espinal, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Mikel De La Fuente.

Ekoizpena: Demode Quartet

Koreografia: Karlos Kgema