Erabilera anitzeko areto berria

Erabilera anitzeko areto berria

2020/09/22
Jarduera soziokulturaletarako espazio polibalente berria egokitu du Udalak kiroldegiko bigarren solairuan, orain arteko azpiegitura faltari irtenbidea emateko helburuarekin.

Irailaren 15az geroztik erabilgarri dago Udalak kiroldegiko bigarren solairuan egokitu duen erabilera anitzeko areto berria.

Areto berria jarduera ezberdinak hartzeko pentsatuta eta prestatuta dago, izan hitzaldi, tailer, ikastaro zein dantza jarduerak.

Aretoa orain artean jarduera soziokulturalen arloan zegoen espazio defizita asetzeko helburuarekin egokitu du Udalak; antzokiari eta antzokiaren atzealdeari espazio berria gehituz.

Guztira 60 lagun ingururentzako edukiera dauka eta edozein motatako ekintzak egiteko egokituta dago, egurrezko zorua, ispiluak eta proiekzio eta soinu-sistemez hornitua.