Eraikina botatzeko lanen adjudikazioa

Eraikina botatzeko lanen adjudikazioa

2018/12/19
Soraluzeko Udalak Atxuri kalea, 21 zk.ko eraikina eraisteko lanak adjudikatu ditu; etorkizun batean, ibaiaren alde biak elkartuko dituen pasabide berria eraikiko da puntu horretan.

Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Atxuri kalea, 21 zk.ko etxea botatzeko lanak adjudikatu zituen joan den astean egindako bileran.

Eraikina botatzeko lanak Zanjadoras y Desmontes, S.A. enpresari esleitu zaizkio, 40.000 euroko zenbatekoz, gehi BEZari dagozkion 8.400 euro. 

Eraisketa-lanak urtarrilean hasiko dira eta hilabete iraungo dute.

Etorkizunean, ibaiaren bi aldeak elkartuko dituen oinezkoentzako pasabide bat egitea da asmoa, hori baita Olaldeko Plan Bereziak puntu honetan aurreikusten duen aktuazioa.

Pasabide berriak gaur egun Santa Ana kalean dagoen "Errekaldeko zubia" ordezkatuko luke, azken honek ez dituelako irisgarritasun baldintzak betetzen eta dituen zutabeek presa efektua egiten dutelako.

Alkatearen hitzetan, "akordio honekin pasabide berria eraikitzeko lehenengo pausoa ematen da".