Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

2016/10/13
Udaleko Hirigintza Batzordeak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizilarekin elkarlanean, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia antolatu du datorren astearterako.

Udaleko Hirgintza batzordeak hitzaldia antolatu du urriaren 18rako, asteartea, arratsaldeko 7etan, antzokian, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren gaiari buruz hitz egiteko.

Soraluzeko Udalerrrian etxebizitza ugari daude 50 urtetik gora dituztenak eta interesgarria ikusi da herritarrei jakinaraztea zertan datzan Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa eta zer pausu eman behar diren ikuskaritza hau aurrera eramateko.

Zer da EIT bat?

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT), eraikinaren zimendu eta egitura, fatxadak, teilatua eta instalazio garrantzitsuenen ikuskaritza bisuala da.

Ikuskaritza hauetatik txosten bat sortzen da ikuskatutako elementu guztien egoera jasoz. Hau amaierako irizpen batekin laburbiltzen da. Bertan eraikinaren egoera orokorra azaltzen da eta aplikatu beharreko neurri zuzentzaile eta prebentziozko neurriak jasotzen dira.

Zer ikuskatzen da?

EIT batean ondorengo erakuntza elementuak ikuskatzen dira:

  1. Zimendu eta egitura

  2. Teilatuak

  3. Fatxadak

  4. Instalazioak:

  • Hornidura

  • Saneamendua

  • Elektrizitatea

  • Kalefakzioa

  • Ur Beroa

  • Kanalizatutako gasa

  • Errefrigerazioa

  • Aireztapena eta airearen berriztapena

  • Suteen aurkako protekzioa

  • Tximisten aurkako protekzioa

  • Telekomunikazioak

5. Eraikinaren eraginkortasun energetikoko kalifikazioan jasanarazten duten estaldura termikoaren eraikuntza elementuak.

6. Eraikinaren erabilerraztasuna.

EITa egiteko pausoak

Hauek dira EIT bat egiteko jarraitu beharrezko pausoak:

  • Eraikinaren erabiltzaileei inkestak eman, eraikinaren patologiak kokatzeko ikuskaritza egin baino lehenago.
  • Inkestak jaso eta datu-hartze eguna finkatu.
  • Eraikinaren ikuskaritza, datu-hartzea.
  • EIT txostena egitea.
  • EIT txostenaren bisatua egin eskola ofizialean.
  • Jabeei dokumentuak eta hauen kopiak entregatu.
  • EITaren kopia bat udaletxean entregatu.

Eraikinak akatsak zuzendu behar baldin baditu:

  • Akatsen zuzenketa.
  • Akatsen zuzenketei buruzko ziurtagiria egin.
  • Udaletxean akatsen zuzenketei buruzko ziurtagiria entregatu.

Nork egin behar du?

EITak egiteko eta sinatzeko gaituta dauden teknikariak, arkitektoak, arkiteko teknikoak eta eraikinen ingeniariak dira.

Hauek derrigorrez EITeak bisatu egin behar dituzte beraien eskola ofizialetan eta erantzukizun zibileko asegurua eduki.

 

Araudia:

http://www.ite-euskadi.net/euskara/eitei-buruzko-dena/eit-araudia/