Eraisketa lanak errekaldean

Eraisketa lanak errekaldean

2020/07/23
Datorren astelehenean hasiko dira Errekalde kaleko 10. zk.-ko eraikina botatzeko lanak; hilabeteko iraupena izango dute eta denbora horretan errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat.

Soraluzeko Udalaren jabetzakoa den Errekalde kaleko 10. zk.-ko eraikina bota egingo dute hurrengo egunetan.

Eraisketa-lanak astelehenean hasiko dira, goizeko 8:15ean, eta hilabete iraungo dute.

Lanak Construcciones Echaide S.A enpresari esleitu zaizkio, 53.111,40 eurogatik (BEZa barne).

Erakini botatzeko lanak ahalik eta segurtasun handienarekin egin ahal izateko Errekalde kalea itxita egongo da ibilgailuentzako.

Ondorioz, trafiko aldaketak izango dira herrian, bai eta autobus-geltokien aldaketak ere.

Alkdaketak trafikoan

  • Atxuri, Errabal eta Baltegieta kaleetara joateko zubi nagusia erabili beharko da, Atxuri eta Errabal noranzko biko kaleak izango direlarik.
  • Goizetan erdigunea trafikora irekita egon da, 13:00ak arte; arratsaldeetan, ordea ez.
  • Ezozibidea-Olea-Ezozibidea tartea semaforo bitartez erregulatuko da.

Autobus geltokiak

  • Zubi Nagusiko eta SAPAko PESAko autobus-geltokiak Estaziño kalera eta Ezozibidera, 16-ra aldatuko dira.
  • Mendarora doan autobusaren geltokiak, Sagarrerreka, Ezozibidea, Estaziño eta Olako zubira aldatuko dira, GI-627 errepideko errotonda berrian buelta hartu eta saihesbidetik joango delarik.