Erdigunea trafikora itxita

2022/05/12
Larunbat honetan, maiatzak 14, erdigunea ibilgailuentzako itxita egongo da goizeko 10etatik aurrera, Eskola Kirolaren amaierako jaialdia dela-eta; Zubi Nagusia, aldiz, zabalik.

Soraluzeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, herriko erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzako larunbat honetan, maiatzak 14, goizeko 10etatik aurrera.

Erdigunea ixtearen arrazoia Udaleko Kirol Departamentuak egun horietarako programatu duen Eskola Kirolaren Amaiera Jaialdiaren antolaketa erraztea eta oinozkoen segurtasuna bermatzea dira.

Zubi Nagusia, aldiz, zabalik egongo da eguerdiko 1a arte.