Errabal kalearen urbanizazioa

Errabal kalearen urbanizazioa

2018/06/22
Udalak Errabal kalearen irisgarritasuna hobetzeko proiektua onartu du; oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da helburua.

Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Errabal kaleko irisgarritasuna hobetzeko proiektua onartu zuen astelehenean egindako bileran.

Proiektuak Errabal kaleko 12. eta 29. atarien arteko zatia urbanizatzea aurreikusten du eta BIRG arkitektura eta hirigintza lantegiak idatzi du.

Urbanizazio lanen helburua oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da, oinezkoei lehentasuna emanez eta herritar ororen irisgarritasuna bermatuz.

Lanok 162.000 euroko kostua eta 5 hilabeteko iraupena izango dute.

Behin proiektua onartuta, esleipen edo lizitazio prozedura abiatuko da orain, lanok burutuko dituen enpresa aukeratzeko.