Errabal kaleko asfaltatze-lanak

Errabal kaleko asfaltatze-lanak

2019/03/14
Errabal kalearen irisgarritasuna hobetzeko egiten ari diren obraren barruan, kalea asfaltatzeko lanak burutuko dira ostiral honetan, hilak 15, goizeko 9:30etik 14ak bitartean.

Soraluzeko Udalak azken asteetan Errabal kalearen irisgarritasuna hobetzeko aurrera daramatzan lanek aurrera darraite.

Honela, ostiral honetan, hilak 15, kalea asfaltatzeari ekingo diote beharginek.

Asfaltatze lanak goizeko 9:30ean hasiko dira eta 14:00ak arte iraungo dutela aurreikusten da, denbora tarte horretan oinezkoek ezin izango dutelarik bertatik igaro.

Lanak ahalik eta ondoen egin ahal izan ditzaten, Udalak ondorengo gomendioak eman nahi dizkie herritarrei:

  • Saiatu lanetan dauden tarteak ez erabiltzen.

  • Kontuan izan denbora-tarte batzuetan Zubi Nagusia ere ezingo dela erabili.

  • Ahal dela, Gila tabernaren aldeko espaloia erabili, lanek ahalbidetzen duten heinean kalearen alde horixe egokituko baita oinezkoentzat.

  • Arreta handiz jokatu lanak egiten ari diren gune osoan.
  • Uneoro, obretako langileek esandakoari kasu egin.
  • Larrialdia gertatzen bada edo laguntza behar izanez gero, obretako langileengana jo eta haiek esandakoari kasu egin.