Errabal kalea ibilgailuentzat itxita

Errabal kalea ibilgailuentzat itxita

2016/11/07
Errabal kalea itxita egongo da ibilgailuentzat bihar asteartean, arratsaldeko 2ak arte, errepideko kutxatil edo "arketak" konpontzeko lanak burutu ahal izateko.

Errabal kalean dauden kutxatilak (Arqueta) kexa iturri izan dira bizilagunen artean, ibilgailuak gainetik igarotzean sortzen den zaratagatik.

Udalak hainbat konponketa-lan egitea erabaki du, aipatutako zaraten arazoa ekiditeko helburuarekin.

Hori horrela, Errabal kalea itxita egongo da bihar, asteartea, azaroak 8, goizean goizetik arratsaldeko 2ak arte.

Ondorioz, Eibar zein Donostiarako autobusak Carmelo Mendizabal industrialdeko zubian eta Mendiola industrialdeko zubian izango dute geltokia aipatutako ordu horretara arte.

Mendaroko ospitalera doan autobusa, aldiz, Ezozibideko biribilgunean (Rotonda) hartu behar da.