Errabal kaleko eraikinen eraisketa
Errabal kaleko 14. eta 16. zenbakietako etxebizitzak botatzeko lanak datorren astearen hasieran hasiko dira eta 2 aste iraungo dute; horrela jakinarazi diote eraikinaren jabeek Udalari.
Datorren astean hasiko dira Errabal kaleko 14. eta 16. zenbakietako eraikinak eraitsi edo botatzeko lanak.
Eraikin horien jabeek Udalari jakinarazi diotenez, apirilaren 29ko astean ekingo zaie aipatutako lanei.
Lanok 2 aste iraungo dute eta Ryde Obras y Servicios S.L.U. enpresak eramango ditu aurrera.