Bota dute Errekaldeko eraikin zaharra

Bota dute Errekaldeko eraikin zaharra

2020/09/03
Udalaren jabetzakoa zen Errekalde kaleko eraikina eraitsi eta esparrua atontzeko lanek hilabete eskas iraun dute; eraikina egoera txarrean zegoen eta erortzeko arriskua handia zen.

Abuztuaren 21ean bukatu ziren Errekalde kaleko 10. zk.-ko eraikina botatzeko lanak.

Udalaren jabetzakoa zen eraikina egoera oso txarrean zegoen eta erortzeko eta ezbeharren bat sortzeko arriskua handia zen.

Lanek hilabete eskas iraun dute, uztailaren 27an hasi baitziren beharginak eraikina botatzen.

Construcciones Echaide S.A enpresa arduratu da eraikina bota eta esparrua ixteaz, 53.111,40 eurogatik (BEZa barne).