Errenta aitorpena euskaraz

2018/04/24
Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiatu du beste urte batez Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak, "Aurten 500 baietz!" lelopean.

Urtero garaitsu honetan egiten duen moduan, aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbidapena egin nahi die Soraluzeko Udalak herritarrei, administrazioarekiko harremanean ere euskararen erabilpena bultzatzeko helburuarekin.

Hori horrela, "Aurten 500 baietz!" izeneko kanpaina abiatu du, orain hasi eta ekainaren amaierara arte luzatuko dena. Izenak ondo adierazten duen moduan, kanpainaren helburua 500 soraluzetarrek aurtengo errenta aitorpena euskaraz egin dezaten lortzea da.

Euskaraz egindako aitorpenak

Iazko ekitaldian 409 soraluzetarrek aukeratu zuten euskara Foru Ogasunarekin harremanak izateko hizkuntza moduan, errenta aitorpena egin zuten herritarren %21,36 hain zuzen ere.

Hauek dira, urtez-urte, euren errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak:

       2012       

       2013       

        2014       

       2015        

    2016

361

%17

367

%18,21

360

%18,25

390

%20,10

      409

   %21,36

Aitorpena egiteko moduak

Gaur egun errenta egiteko 3 modu daude, eta guztietan erabili daiteke euskara:

  • Autolikidazio proposamena.

Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

  • Mekanizatua.

Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.

Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz telefono edo Internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu.

Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.

  • Internet bidezkoa

Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.

Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, adibidez), euskaraz egiteko eska dezazu.

Aitorpena egiteko egutegia

Autolikidazio proposamenak onartzea: 2018ko apirilaren 16tik ekainaren 30era.

Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: 2018ko apirilaren 20tik ekainaren 9ra.

Aitorpenak aukezteko epea: 2018ko apirilaren 23tik ekainaren 30era.

Hitzordua eskatzeko eta argibideetarako

- Telefono bidezko laguntza: 902 100 040

- Aitor mekanizaturako HITZORDUA.