Errepidea konpontzeko-lanak

2019/03/19
Udaleko obretako lan-taldeak hainbat konponketa-lan egingo ditu asteazken honetan Ezozia auzoko errepidean, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia bertatik igaro ahal izan dadin.

Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Soraluzetik igaroko da aurtengo edizioan, apirilaren 13an, larunbata, Eibarren hasi eta amaituko den azken etapan.

Txirrindulariek arazorik izan ez dezaten, hainbat konponketa-lan egingo ditu Udalak errepidean, Kiruetako bidegurutzean eta Ezozia eta San Andres auzoak lotzen dituen bidegurutzean, hain zuzen ere.

Aipatutako pista hormigoitu zenean, hormigoiaren gainetik igarotako ibilgailuek gurpilen arrastoak utzi zituzten bertan, eta arrasto hauek arriskutsuak dira txirrindularientzako.

Lanak Udaleko obretako lan-taldeak egingo ditu, asteazkenean, egun osoz; ondorioz errepidea itxi egingo delarik.

Itzuliko azken etapan, Maltzagatik Soraluzen sartu eta Ezozi auzoko hormigoizko bidean gora egingo dute txirrindulariek, Kiruetako bidegurutzera heldu arte. Handik, San Andres auzoan behera jaitsiko dira, Bergara alderantz joateko.