Errugbi Topaketa antolatu du Soragazteak Rugby Klubak iganderako

Errugbi Topaketa antolatu du Soragazteak Rugby Klubak iganderako

2023/05/31
Errugbi Topaketa antolatu du aurten ere Soraluzeko Soragazteak Rugby Klubak igande honetarako Ezoziko futbol zelaian; txoko ezberdinetatik etorritako zortzi taldek hartuko du parte bertan.

Soraluzeko Errugbi Taldeak Sub10 eta Sub12 mailako errugbi topaketa antolatu du igande honetarako, Ezoziko futbol zelaian.

Euskal Herriko bazter ezberdinetatik zein kanpotik etorritako 8 taldek hartuko dute parte topaketan.

  • Eibar RT
  • Mutriku RT
  • Camargo RC
  • Nerbioi RE
  • Soragazteak RK
  • Ordizia RE
  • Real Oviedo Rugby
  • Zarautz Beltzak RT

Partidak goizeko 10:30ean hasiko dira.