"Ése no!" antzezlana larunbatean

2021/04/14
Durangoko Banarte Antzerki Taldeak "Ése no! antzezlana taularatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian; sarrerak egunean bertan, 3 euroan.

Banarte antzerki taldeak "!Ése no!" antzezlana taularatuko du larunbat honetan, apirilak 17, arratsaldeko 7etan, Soraluzeko Herri Antzokian.

"Ése no!" giza harremanei buruzko komedia dibertigarria da, non pertsonaiak eboluzionatzen ikusten ditugun eguneroko kareta atseginetik gutako bakoitzak ezkutuan dituen miserien barne errealitate gordineraino. Adiskidetasunari, hipokresiari eta gizar zirtzillakeriari buruzko komedia hurbila eta zuzena da, maitasunak eta desmaitasunak, denbora eta familia jorratzen dituena.

Testua: Rafa Herce.

Zuzendaritza: Sonia Villamor

Sarrerak 3 euroan daude salgai, egunean bertan leihatilan.

Informazio gehiago www.banarte.net helbidean.