Herri ikastetxeko eskaileren eraberritzea

Herri ikastetxeko eskaileren eraberritzea

2020/07/13
Gaur hasiko dira Plaentxi Herri Ikastetxeko eskailerak berritzeko lanak; goiko patiorako irisgarritasuna hobetzea da helburua eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuko du zatirik handiena.

Soraluzeko Udalak Construcciones Echaide S.A. enpresari esleitu dizkio Plaentxi Herri Ikastetxeko patiora doazen eskailerak zaharberritzeko lanak.

Lanak 58.304,66 euroan esleitu ditu Udalak (BEZ-a Barne), kopuru horren zatirik handiena (41.000 euro) Eusko Jaurlaritzak ordainduko duelarik.

Lan hauen helburua zaharkituta dauden goiko patiorako eskailerak zaharberritzea da, harmailen altuera gutxituz, sakontasun gehiago emanez eta aldapa txikituz, modu honetara patiorako sarrera-irteeren irisgarritasuna hobetzeko.

Eskailera azpiko harngune eta kanalizazioak berritzeko ere aprobetxatuko dira lanak.

Aste honetan emango zaie lanei hasiera eta hiru hilabeteko iraupena izango dute.