Eskola agenda 2018-2019

2018/09/13
Udaleko Landa Garapenaren eta Inguremenaren Batzordearen ekimenez, Eskola Agenda bana jaso dute aste honetan Lehen Hezkuntzan ikasten ari diren herriko eskolumeek.

Urtero ikasturte hasieran egin ohi den moduan, Udaleko Landa Garapenaren eta Inguramenaren Batzordearen ekimenez, "Eskola Agenda" banatu da aste honetan lehen hezkuntzako ikasleen artean.

Eskola Agenda Debabarreneko gainontzeko ikastetxeetan ere banatzen da, Debegesaren bitartez, eta eskualdeko udalen artean finantzatzen da.

Urtero inguramenarekin lotutako gai jakin bat lantzen da agendaren bitartez; aurten, "Hondakinak eta gaikako bilketa" da aukeratutako gaia.

Hondakinek sortzen dituzten arazoak aipatzen dira agendan, baita herrian sortzen den hondakin kopurua eta gaikako bilketari buruzko datuak ere.

Guztira 173 agenda banatu dira eta 305,12 euroko kostua izan dute.