Eskola Agenda 2030eko udalbatzarra egingo dute gaur, maiatzak 30, ikastetxeetako eta udaleko ordezkariek
plaentxia.eus

Eskola Agenda 2030eko udalbatzarra egingo dute gaur, maiatzak 30, ikastetxeetako eta udaleko ordezkariek

2025/05/30
Eskola Agenda 2030eko ikastetxeetako eta udaleko ordezkariak pleno aretoan batuko dira gaur, ikasturtean zehar ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruz landutakoak azaltzeko.

2024-2025 ikasturtean ekoizpen eta kontsumo arduratsua izan dute hausnarketa gai ikasleek Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, eta gaiari lotutako hainbat ekintza gauzatu dituzte ikastetxean. 

Arropa eta tokiko merkataritza izan dute ardatz, eta egoeraren diagnostikoa eginda, ikasleon ordezkaritza batek gaur goizean, maiatzaren 30ean, egingo den Eskolako Agenda 2030eko udalbatzarrean aurkeztuko dituzte ateratako ondorioak. Era berean, euren eskaera eta proposamenen berri ere emango diete udal ordezkariei; baita aurten hartutako konpromisoen berri ere. Udal ordezkariek ikasleen eskaera eta proposamenei erantzungo diete.

Eskolako Agenda 30 Debabarrenean

Debegesak, Debabarreneko garapen agentziak, hogei urte daramatza eskualdeko udaletxeekin elkarlanean, Eskolako Agenda 2030 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 2030 egitasmoak hiru helburu ditu:

  • Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
  • Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.
  • Partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.