"Eskola bidea" egitasmoaren aurkezpena

"Eskola bidea" egitasmoaren aurkezpena

2018/02/16
Soraluzeko Udalak eta herriko hezkuntza arloko eragileek haurren autonomia bultzatzeko helburuarekin abian jarri duten egitasmoa datorren asteartean aurkeztuko da, arratsaldeko 6:30ean, antzokian.

"Eskola Bidea" izeneko proiektua haurren autonomia garatu nahi duen egitasmoa da; haurrak eskolara bide seguruetatik, bakarrik eta oinez joatea sustatuz eta erraztuz. Era berean sozializazio aukerak sortu eta etorkizun baterako ohitura osasuntsuak finkatzen dira.

Eskola bideen eraikuntzan, hezkuntza eragile guztiak inplikatzea oinarrizkoa da. Horregatik, parte-hartzeari garrantzi berezia eskainiz, hezkuntza komunitatea proiektuaren erdigunean jartzen dugu: umeak, gaztetxoak, hezitzaileak, gurasoak, auzokideak…

"Eskola Bidea" proiektuaren nondik norakoak ezagutu eta guztion artean Eskola bide egokienak irudikatu eta lantzen hasteko, aurkezpen saioa egingo da datorren asteartean, otsailak 20, arratsaldeko 6:30ean, antzokian.