Eskolako patioaren eraberritzea

Eskolako patioaren eraberritzea

2021/07/02
Plaentxi Herri Ikastetxeko goiko patioa eraberritzen hasiko dira hurrengo asteetan; eskolako ikasle eta irakasleek parte-hartze prozesu baten bidez adostu dute parkearen diseinua.

Plaentxi Herri Ikastetxeko goiko patioa eraberritu egingo dute, ikastetxeak berak eta guraso talde batek egindako eskaerari erantzunez.

Patioa eraberritzeko beharra aspaldi adierazi zuen ikastetxeak, espazio hezigarriagoa eta inklusiboagoa sortzeko helburuarekin.

Orain artean zabalgune handi bat izan dena, gune edo txoko ezberdinetan banatuko da, futbol zelaiak zentraltasuna galduko du, beste jarduera batzuen mesedetan.

Ondorengoak dira patio berriak izango dituen elementuak:

  • Oreka gunea.
  • Jolaserako elementuak
  • Ortuak.
  • Lasai egoteko tokiak.
  • Futbol zelaitxoa.

Patio berriaren diseinuan eragile ezberdinek hartu dute parte; ikasle, irakasle eta gurasoek, hain zuzen ere.

Proiektuaren exekutatzeko enkargua aste honetan egin da eta Lurkoi enpresa arduratuko da berau aurrera eramateaz, 40.849 euroko inbertsioarekin.