Herriko espaloien garbiketa berezia
Debabarreneko Mankomunitateko beharginek joan den astean berrartu zituzten herriko espaloiak garbitzeko lanak; zatika-zatika udalerriko espaloi guztiak garbitzea da helburua.
Pasa den astetik herrian da berriro ere Debabarreneko Mankomunitateak espaloiak garbitu edo desugertzeko (decapar) daukan makina berezia.
Makina honi esker, bestela eman ezin dakien garbitu eta dizdira ematen zaie espaloiei, denboran zehar pilatutako zikina kenduz.
Txandan-txandan, eskualdeko udalerri ezberdinak bisitatzen ditu makinak, udal bakoitzak egindako eskaerak eta ezarritako plangintzari erantzunez.
Soraluzeko Udal Gobernu Taldearen asmoa apurka-apurka udalerriko espaloi guztiak garbitzea da.