Espazio soziokulturalak prest

Espazio soziokulturalak prest

2021/06/08
Iazko abenduan zabaldu ziren espazio soziokultural berrietan pendiente zeuden horniketa eta hobekuntzak amaitu ditu Udalak; 15.465 euro gehiagoko inbertsioa egin du azken asteetan.

Kiroldegia handitzearekin batera, bertako espazio soziokulturalak berrantolatu eta hobetu zituen Udalak iazko abenduan, espazio gabeziari konponbidea emateko helburuarekin.

Azken aste hauetan, 15.465 euroko inbertsioa egin du berriro ere Udalak aipatutako espazio hauetan, bere garaian pendiente gelditu ziren hobekuntzak gauzatzeko.

Hauek izan dira berriki egin diren lanak:

  • Mahai eta kurtinak Tolarekua aretoan (5.022 euro).
  • Berogailua elkartegian (3.456 euro).
  • Estanteriak elkarteko biltegian (2.728 euro)
  • Armairu berria liburutegiko hallean (4.195,07 euro).

Aipatutako lan hauekin amaitutzat ematen da kulturguneko espazio soziokulturalak handitu eta hobetzeko lanak.

Ondorengo argazkietan ikus daitezke bertan aurrera eraman diren hobekuntzak:

TOLAREKUA (Erabilera anitzeko gela)

Ekipamendu soziokultural berriak prest

Elkartegia edo bilera gela

Antzokiko butaka berriak

Liburutegiko biltegia