Esperientziaren Gelako ekintza berriak

Esperientziaren Gelako ekintza berriak

2019/05/08
Soraluzeko Esperientziaren Gelak urtean zehar antolatzen duen ekintza-egitarauaren barruan, bi tailer berri eramango dira aurrera maiatzean Itxaropena Jubilatuen Etxean.

Soraluzeko Esperientziaren Gelak bi ekintza berri antolatu ditu maiatzerako: "Interneta eta mugikorrak" izeneko tailerraren bigarren edizioa eta "Plaentxi Kulinary Experience" sukaldaritza-tailerra.

"Interneta eta mugikorrak" tailerra

"Interneta eta mugikorrak" izeneko tailerraren bigarren edizioa lehendabizikoan plazarik gabe gelditu ziren pertsonei dago zuzenduta eta maiatzaren 8, 15, 22 eta 24an egingo da, arratsaldeko 5etatik 7:30era.

Tailerra gazteleraz izango da eta Joseba García Gutiérrez Eibarko Untzaga Jubilatuen Etxeko informatikariak emango du.

Plaentxia Kulinary Experience

Maiatzaren 29an hasita, "Paentxia Kulinary Experience" izeneko sukaldaritzari buruzko tailerra egingo da Itxaropena Jubilatuen Elkartean. Lau saio izango dira guztira; hurrengo biak ekainaren 5 eta 12an, arratsaldeko 6:30ean.

Tailer honetan Esperientziaren Gelan izena emanda daudenek hartu ahal izango dute parte, maiatzaren 9a baino lehenago izena eman beharko dutelarik. Plazak mugatuak direnez, izen-emate ordena errespetatuko da. Eskaera asko balego, bigarren tailer bat antolatuko da, oraindik zehaztuta ez dagoen datan.