Estaziñoko igogailuaren konponketa-lanak

Estaziñoko igogailuaren konponketa-lanak

2021/01/13
Hilaren 14 eta 15ean, osteguna eta ostirala, Estaziñoko igogailua ezingo da erabili konponketa lanak direla medio; trakzio kableak zaharituta daude eta beharrezkoa da aldatzea.

Trakzio-kableak dira igogailua funtzionarazten dutenak, horiexek baitira igogailuaren kabina eta kontrapisua lotzen dituenak.

Hauek aldatu beharra ikusi dute enpresako teknikoek, urteen poderioz zaharkituta baitaude.

ORONA enpresak burutuko ditu konponketa lanak eta guztira 2.659,17 euroko kostua izango dute (BEZa barne).