Estaziño kaleko zebra-bidea

Estaziño kaleko zebra-bidea

2020/04/14
Estaziño kaleko autobus-geltokiaren eta haurren jolas-parkearen arteko oinezkoentzako pasabidea jaso egingo da oinezkoen irisgarritasun baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Soraluzeko Udalak jaso egingo du Estaziño kaleko autobus-geltokiaren eta haurren jolas-parkearen artean dagoen oinezkoentzako pasabidea, modu horretara gune biak maila berean geratuko direlarik,inguruaren irisgarritasun baldintzak hobetuz.

Lanak bihar asteazkena hasiko dira, lehenengo orduan, eta bi eguneko iraupena izango dute. Lehenengo egunean hormigoia botako da eta bigarren egunean margotu egingo da zebra-bidea.

Errepidea ez da autoentzako itxiko, Udaltzainak erregulatuko dutelarik ibilgailuen joan-etorria. Kamioiak, baina, ezin izango dira bertatik igaro.

Lanak Reformas Anton empresak burutuko ditu eta 4.356,00 euroko kostua izango dute.

Udalak 1.800 euroko diru-laguntza lortu du Eusko Jaurlaritzatik lanak finantzatzeko.