Etorkinentzako euskara ikastaroa
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatuta, 60 orduko oinarrizko euskara ikastaroa egiten ari da egun hauetan hamabi etorkineko taldea herriko euskaltegian.
Etorkinak euskararekin harremanetan jartzeko xedez, oinarrizko euskara ikastaroa antolatzen du urtero Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak.
Aurtengo ikastaroan 12 lagun ari dira euskara ikasten, 5 nazionalitate ezberdinetakoak.
Ikastaroaren helburua etorkinek euskararekin lehendabiziko harreman bat izatea da eta oinarri-oinarrizko ezagutza batzuk jasotzea: agurrak, zenbakiak...
Aurtengo ikastaroa otsailean hasi zen eta ekainean amaituko da. Guztira 60 eskola ordu jasoko dituzte ikasleek, asteazken eta ostiralero, arratsaldeko 2:30etik 4:30era.