Etorri berrientzako oinarrizko euskara ikastaroa

Etorri berrientzako oinarrizko euskara ikastaroa

2024/01/17
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak euskara ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu du herrian bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten etorkinentzako.

Soraluzeko Udalak etorkinentzako harrera-ikastaro linguistiko berri bat antolatu du, euskara ikasten hasi nahi duten gurera etorritako pertsonentzat.

Ikastaroaren helburua etorkinek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutzea eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea da.

Ikastaro honetan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka... Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak...) landuko dira, batez ere.

Ikastaroak 60 orduko iraupena dauka, 4 ordu asteanOtsailaren 21ean hasi eta ekainaren 19an amaituko da. Astelehen eta asteazkenetan izango dira eskolak, 9:30etik 11:30era.

Ikastaroa doan da eta, Eusko Jaurlaritzak eta Soraluzeko Udalak finantzatzen dute.

Ikastaroa amaitzean berau egin izana ziurtatzen duen "Aisa" agiria jasoko dute ikasleek. Agiri honek Udalak enplegu-planaren bitartez egiten dituen kontratazio-prozesuetan parte hartzeko aukera ematen du.

Izena eman nahi dutenek Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura edo Ongizate Zerbitzura jo behar dute edota 943-753043 zenbakira deitu otsailaren 7a baino lehenago.