Norabide bikoitza Etxaburueta kalean
Behin probaldia amaituta, aurrerantzean bi norabideetan ibili ahal izango dira ibilgailuak Etxaburueta kalearen beheko zatian ere.
Maiatzaren16an Etxaburueta kalearen beheko aldea (Goikokaleta) bi norabideko gune izendatu zen, proba modura, herri-guneko ibilgailuen joan etorria erraztu, arindu eta udalerriari buelta osoa eman beharra ekiditeko asmoarekin.
Ikusita ez dela arazorik egon eta Udaltzaingoak aldaketen gaineko aldeko txostena egin duela, Udal Gobernuak behin betiko bihurtu du orain artean behin-behinekoa zen erabakia. Halaber, bizilagunen eskaera aintzat hartuz, ordutegia luzatzea ere erabaki da.
Hortaz, astelehenetik aurrera (maiatzak 30), Etxaburueta kalean bi norabidetan ibili ahal izango dira ibilgailuak ondorengo ordutegian: Astegunetan 05:00 etatik 15:00etara eta asteburuetan 05:00etatik 13:00etara.