Etxaburueta kalea ibilgailuntzat moztuta egongo da urriak 3 (astelehenea), 4 eta 5

2022/09/30

 

Etxaburueta 8an, kaleko zoladuran egin behar diren konponketa lanengatik errepidea moztuta egongo da urriaren 3 (astelehena), 4 eta 5ean.

Lan hauek Izagirre Igeltsaritza enpresak burutuko ditu eta Soraluzeko Udalak 3.333,55 euroko (Bez-a barne) inbertsioa burutuko du.

Udalak aldez aurretik barkamena eskatzen du itxiera honek eragin ditzakeen eragozpenengatik.