Etxeberria eta Sarasketa Oreka Art aretoan

Etxeberria eta Sarasketa Oreka Art aretoan

2022/05/23
Hilaren 31a arte dago ikusgai Gabolats kaleko Oreka Art galerian Aitor Etxeberria eta Aitor Sarasketaren erakusketa; eskulturak ekarri ditu lehenak eta margolanak besteak.

Joan den maiatzaren 6tik ikusgai dago Aitor Etxeberriaren (Mendaro, 1958) eta Aitor Sarasketaren (Eibar, 1962) erakusketa Oreka Art galerian. 

Ibilbide luzeko bi artista dira Etxeberria (eskultorea) eta Sarasketa (margolaria), BMW sarietan finalista izandakoa bata eta irabazitakoa bestea.

"Bi begiradak" izenburuko erakusketan, guztira 50 margolan (neurri handikoak eta txikikoak) eta 15 eskultura daude ikusgai.

Maiatzaren 31ra arte bisitatu ahalko da astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00etara bitartean Orekar Art aretoan. 

Bisitak beste ordutegi batean hitzartzeko aukera ere badago, aurrez 648 210 877 telefono zenbakira deituta.