Etxebizitzen birgaitzea tramitatzeko bulegoa
Etxebizitzak birgaitzeko espedienteak tramitatzeko bulegoa zabalik duela gogorarazten die Debabarreneko Garapen Agentziak (Debegesa) obraren bat egin nahi duten herritarrei.
Debegesak, Debabarreneko Birgaitzeko Hirigintza Elkartea den heinean, Eusko Jaurlaritzako (Etxebide) birgaitze lanetarako espedienteak tramitatzen ditu etxebizitza eta eraikinetan birgaitze lanak egiteko diru-laguntza eskatzeko.
Obraren bat burutzeko asmoa duten herritar edo bizilagun-komunitateak bertara jo dezakete, bertan jasoko baitute euren etxebizitza edo eraikinetan birgaitze-lanak egiteko behar duten laguntza.
Horretarako nahikoa izango da Debegesara deitzea (943 82 01 10 – Igor) eta txanda hartzea.