Etxeko kontsumoak ezagutu eta tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saio praktikoa egingo da urriaren 14an, datorren martitzenean

Etxeko kontsumoak ezagutu eta tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saio praktikoa egingo da urriaren 14an, datorren martitzenean

2025/10/09
Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko tailerra egingo da urriaren 14an, martitzena, Kalebarren 8n, arratsaldeko 18:30etan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Soraluzeko Udalak elkarlanean, Energia argitu programaren baitan, etxeko kontsumoak ezagutu eta tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko tailerra antolatu du. Izan ere, kontsumo datuak ezagutzea ezinbestekoa da kontsumo hori murrizteko, aplikatzen zaigun tarifa egokitzeko eta
kontratatuta dugun potentzia egokia ote den egiaztatzeko. 

Tailerraren helburuak

Tailerraren helburua herritarrak efizienteagoak izatea eta kontsumoak modu egokian banatzea dira, horrela aurrezteko eta energia berriztagarriak sustatzeko. Ondorengo gaiak landuko dira bertan:

1. Fakturaren gakoak: Saleroslea/banatzailea, energiaren jatorria, prezioak, potentzia, bidesariak, tarifen eta ordutegiaren gakoak.
2. Nola eskuratu norberaren argindar kontsumoaren datuak: HPKUa eta kontagailu adimendunak.
3. Nola murriztu eta nola birbanatu kontsumoa eta nola aukeratu tarifarik egokiena: kontsumo datuak deskargatu eta aztertzeko aukera).
4. Nola egiaztatu kontratatuta daukagun potentzia benetan egokia dela.

Izen-ematea

Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aurrez izena ematea, urriaren 13a baino lehen. Horretarako, bi bide daude:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628532303 (astelehenetik barixakura, 9:00-17:00)

Informazio gehiago behar izanez gero, Energia argituren ataria bisitatu daiteke.