Etxez etxeko laguntzaileen lan-poltsa
Maiatzaren 22an egindako batzarrean etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileak ordezkatzeko lan-poltsa sortzea erabaki zuen Udaleko Gobernu Batzarrak.
Lan-poltsa sortzearen helburua da udalak kudeatzen duen etxez etxeko laguntza-zerbitzuan diharduten langileen aldi baterako ordezkapenak egiteko prest dauden pertsonen zerrenda bat edukitzea, titularren bajak, oporrak eta bestelako gora-beherak kubritzeko.
Lan-poltsan izena eman ahal izateko beharrezkoa izango da lanpostuari dagokion titulazioa, esperientzia eta formakuntza izatea, eta horien guztien arabera ezarriko da hautagaien hurrenkera edo ordena.
Lan-poltsa 3 urtez egongo da indarrean, baldin eta denbora hori bete aurretik agortzen ez bada, tarte horretan lanpostu deialdiren bat egiten ez bada, edota justifikatutako arrazoiengatik lan-poltsa berri bat sortzen ez bada.
Eskaerak Udaleko Herritarrentzako Harrera Bulegoan egin behar dira, maiatzaren 31tik ekainaren 27ra, biak barne.
Deialdiaren oinarriak HEMEN edota Udaleko Gizarte Ongizate Departamentuan eskuratu daitezke.