Euskadiko olinpiar boxeoko txapelketa

Euskadiko olinpiar boxeoko txapelketa

2016/12/13
Soraluzeko Udalak eta Lopabox Kirol Elkarteak hitzarmena sinatu dute datorren urteko Euskadiko olinpiar boxeoko txapelketa Soraluzen joka dadin.

Datorren urteko Euskadiko olinpiar boxeoko txapelketa Soraluzen jokatuko da Udalak eta aipatutako txapelketa antolatzeko ardura duen Lopabox Kirol Elkarteak sinatu berri duten lankidetza hitzarmenari esker.

Txapelketa apirilaren 1ean egingo da, Arane kiroldegian eta Udalak 3.000 euro bideratuko ditu antolaketa-lanetarako.

Hitzarmena abenduaren 7an sinatu zuten Iker Aldazabal Basaurik, Soraluzeko Udalaren izenean, eta Josu Lopetegi Alonsok, Lopabox Kirol Elkartearen izenean.