Euskal Aratosteetako argazkiak erakusketa-gelan ikusgai, aste honetan zehar
Gaurtik aurrera, martxoak 23, astebetez, martxoaren 28ra arte, egongo dira ikusgai otsailaren 13an herrian ospatu ziren Euskal Aratosteetako argazkiak erakusketa-gelan.
Urtero moduan, Euskal Aratosteen herri proiektuak jarraipena izango du otsailaren 13ko ospakizuneko argazki-erakusketarekin. Aste honetan zehar izango da ikusgai Kontrargi argazki taldearekin batera antolatutako erakusketa.
Herriko hainbat argazkilarik egindako hirurogei argazkik osatzen dute erakusketa; hain zuzen ere, Lorea de Castro Lete, Ione Plata Oya, Vanesa Orozco Franco eta Bittor Murguzur Santosen egunaren kronika grafikoa da. Jaialdiko argazkiez gain, gelaz gela ateratako argazkiak ere ikusgai izango dira.
Gainera, bisitariek aukera izango dute argazkien kopia digitalak eskatzeko.
Interesa duen oro gonbidatuta dago erakusketara.
Ordutegia
- Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
- Zapatutan: 12:00 - 13:30
