Euskal Herriko Itzuliaren azken etapa Soraluzetik igaroko da zapatuan, apirilaren 11n
Euskal Herriko Itzulia txirrindulari lasterketaren seigarren eta azken etapa Soraluzetik igaroko da zapatuan, apirilaren 11n.
Astelehenean hasi zen aurtengo Euskal Herriko Itzulia txirrindulari lasterketa Bilbon, eta bihar zapatua, apirilak 11, emango dituzte txirrindulariek azken pedalkadak seigarren eta azken etapan. Antzuolan hasi eta Bergaran bukatuko da 135 km pasatxoko ibilbidea eta tartean birritan igaroko dira Soraluzeko saihesbidetik.
Elgoibartik Bergararako noranzkoan igaroko da lasterketa bihar Soraluzeko saihesbidetik. Aurreikuspenik azkarrenen arabera, 15:38an lehenengo bider eta 16:43an bigarrenez.
Soraluzeko Udala 2026ko Itzuliko erakunde laguntzailea izan da eta 2.500€ko laguntza eskaini dio antolakuntzari.
