Euskara inklusiorako tresna
Bertakotze programa, Soraluzera etorri berri diren haurrentzako (6-8) zerbitzua da.
Aurten jarri da martxan lehendabiziko aldiz, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak eta Hezkuntza Batzordeak sustatuta, herriko ikastetxearekin elkarlanean.
Guztira azken urteetan herrira iritsitako 30 haurrek hartu dute parte programaren lehen edizio honetan, 4 taldetan banatuta.
Zerbitzua astelehenetik ostegunera eskaini da, haur bakoitzak astean 2 saio jaso dituelarik.
Programak 3 helburu nagusi ditu:
- Euskara ikasten laguntzeko baliabideak eskaintzea.
- Ikasketen eboluzio egokia emateko laguntza akademikoa eskaintzea.
- Haurren inklusioa bermatzea.
Helburu hauek lortzeko hiru ildoz osatutako metodologia erabiltzen da: Haurren parte hartzea sustatzea, ludikotasuna bilatzea uneoro euskararekiko motibazioa bermatzeko eta herriko txoko ezberdinak erabiltzea.
Zerbitzua Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak kudeatu du eta elkarteko bi hezitzailek dinamizatu dute.
Hauxe da programan parte hartu duten neska-mutilek prestatu duten ikasturte amaierako bideoa: