Euskararen gaineko hitzaldia

2021/05/17
"Zer dabil gertatzen euskararekin Soraluzen?" izenburupean hitzaldia antolatu du Udaleko Hª Politikaren Batzordeak; galdera horri erantzungo dio Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurto ikerlariak.

Begien bistakoa da euskara geroz eta gutxiago entzuten dela Soraluzeko kaleetan, zer esanik ez haur eta gaztetxoen artean.

Zer gertatu da, baina, urte hauetan gure herrian euskararen erabilera hainbeste gutxitzeko?

Galdera horri erantzun bat eman nahian, Soziolinguistika Klusterrak ikerketa burutu zuen duela bi urte eta, ikerketa horren emaitzak aurkezteko hitzaldia antolatu du Hizkuntza Politikaren Batzordeak.

Asier Basurto Klusterreko kidea eta ikerketa zuzendu zuena izango da hizlaria, azken urteetan euskararekin gertatzen ari dena ulertu ahal izateko klabe batzuk eman eta aurrera begira hartu beharreko neurriez hitz egingo duelarik.

EGUNA: Maiatzak 19, asteazkena.

ORDUA: Arratsaldeko 6:30ak.

TOKIA: Udaletxea.