Euskarazko irakurleen kluba

Euskarazko irakurleen kluba

2021/02/26
Viriginia Despentes idazle eta zinemagile frantsesaren "King Kong teoria" liburuaz berba egingo dute datorren asteleheneko saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu den Euskarazko Irakurleen Klubak datorren astelehenean, martxoak 1, egingo du hurrengo saioa, Virginia Despentesen "Kingo Kong teoria" liburuaren gainean jarduteko.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen  dute saioetara.

Apurka-apurka kluba handitzea da antolatzaileen asmoa eta oraindik ere badago taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz ().

Jasone Osoro idazle elgoibartarra da klubaren saioak dinamizatzen eta irakurri beharreko liburuak proposatzen dituena.