Euskarazko irakurleen kluba

Euskarazko irakurleen kluba

2017/06/16
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak sustatzen duen Euskarazko Irakurleen Klubeko kideek Asier Serrano idazlearen "Linbotarrak" liburua izan dute aztergai azken saioan.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak, udal liburutegiarekin elkarlanean, "Euskarazko Irakurleen Kluba" sortu zuen aurtengo otsailean.

Geroztik, eta bi hilean behingo maiztasunez, euskarazko liburu bati buruz berba egiteko elkartu dira kluba osatzen duten 8 pertsonak, saioak dinamizatzeaz arduratzen den Jasone Osoro idazle elgoibartarraren gidaritzapean.

Orain artean klubak egin dituen 3 saioetan, beste horrenbeste liburu irakurri eta aztertu dira:

- Alaine Agirre-ren "Ixa hil da".

- Miren Gorrotxategi-ren "33 ezkil".

- Asier Serrano-ren "Linbotarrak".

Joan zen astean egindako saioan, gainera, liburuaren egilea, Asier Serrano, izan zen bertan, bere liburuaz klubeko partaideekin solasean.

Euskarazko irakurleen klubak urrian ekingo die berriro ere saioei, Arantza Iturberen "Koadernoa zuri" liburuarekin.

Kluba bi hilean behin elkartzen da, dagokion hileko lehendabiziko astelehenean, arratsaldeko 7etan.

Izena eman nahi duenak Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura deitu dezake (943 753 043).