Euskarazko irakurleen kluba
Uxue Alberdi idazlearen "Jenisjoplin" liburua irakurriko dute aurtengo azken saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek, abenduaren 11n; oraindik bada leku librerik klubean izena eman nahi duenarentzat.
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu den Euskarazko Irakurleen Klubak abenduaren 11n egingo du urteko azken saioa, Uxue Alberdi idazlearen "Jenisjoplin" liburuaren gainean jarduteko.
Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen dute saioetara.
Apurka-apurka kluba handitzea da antolatzaileen asmoa eta oraindik ere badago taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz (euskara@soraluze.eus).
Jasone Osoro idazle elgoibartarra da klubaren saioak dinamizatzen eta irakurri beharreko liburuak proposatzen dituena.