Euskarazko irakurleen kluba
Julen Gabiria idazlearen "Hor goitik itsasoa ikusten da" liburua irakurriko dute otsailaren 4ko saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek; klubean izena emateko aukera zabalik dago.
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu den Euskarazko Irakurleen Klubak otsailaren 4an egingo du hurrengo saioa, Julen Gabiria idazlearen "Hor goitik itsasoa ikusten da" liburuaren gainean jarduteko.
Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen dute saioetara.
Apurka-apurka kluba handitzea da antolatzaileen asmoa eta oraindik ere badago taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz (euskara@soraluze.eus).