Euskarazko irakurleen klubak gaur du hitzordua

Euskarazko irakurleen klubak gaur du hitzordua

2024/01/15
Sylvia Plath idazle estatubatuarraren "Beirazko kanpaina" liburuaz jardungo dute irakurleen klubeko kideek gaur arratsaldean udal liburutegian egingo duten saioan.

Udaleko kultura Batzordearen ekimenez sortu zen Euskarazko Irakurleen Klubak gaur, urtarrilak 15, egingo du urteko lehen saioa, Sylvia Plath  idazlearen "Beirazko kanpaina" liburuaren gainean jarduteko.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, Udal liburutegian, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen  dute saioetara.

Taldera biltzea nahiko lukeenak udal liburutegian eman dezake izena.

Idazlea

Sylvia Plath (Boston, Massachusetts, AEB, 1932ko urriaren 27a - Londres, Erresuma Batua, 1963ko otsailaren 11) ingelesezko estatubatuar poeta eta eleberrigile bat izan zen.

Zortzi urte zituenean argitaratu zuen bere lehen poema, eta sari ugari eskuratu zituen artean haurra zela. Cambridgeko Unibertsitatean irakaslea izan zen, eta bertan ezkondu zen Ted Hughes poetarekin[1]. Bere buruaz beste egin zuen Londresen 30 urte zituenean[2].

Eleberria

Irudiz beteriko eleberri hau, bigarren olatu feministaren garaitsuan idatzia, esperientzia pertsonaletik abiatzen da –amatasuna, heriotza, gorputza, eritasuna– gai kolektibo arantzatsuak jorratzeko –eromena, sexua, abortua, suizidioa–. Nobela erdi autobiografikotzat zuen egileak berak, amari bidalitako gutun batean zioenez: “Nire bizitzako gertaerak harilkatu ditut, fikzio bihurtuz, kolorea emateko; bizibidea ateratzeko idatzi dut, baina egiaz uste dut adierazten duela zer bakarrik senti daitekeen pertsona bat lurra jotzen duenean… Saiatu naiz nire mundua eta jendea irudikatzen beirazko kanpai baten lente desitxuratuan zehar begiratuta bezala”.