Irakurleen klubaren saio berezia

Irakurleen klubaren saio berezia

2018/03/16
Jon Arretxe idazlea "19 kamera" liburuaz arituko da berbetan Euskarazko Irakurleen Klubak apirilaren 9rako antolatu duen saio berezian; saioa irekia izango da eta parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena.

Euskarazko Irakurleen Klubak saio berezia antolatu du apirilaren 9rako, irakurzaletasuna sustatzeko herrian urtero garai honetan burutzen den "Irakurri, gozatu eta oparitu" kanpainaren barruan.

Saioa, ohikoan ez bezala, irekia izango da eta klubeko kide ez direnek ere hartu ahal izango dute parte, aurrez liburua irakurrita beti ere.

Jon Arretxe izango da idazle gonbidatua eta bere "19 kamera" liburua parte hartzaileek irakurri eta komentatuko dutena.

Esan bezala, oraingo saio honetan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, klubeko kide izan ala ez. Parte hartzeko, baina, ezinbestekoa izango da proposatutako liburua irakurrita joatea. Beharrezkoa izango da, halaber, aurrez, martxoaren 26a baino lehenago, udaletxean izena ematea. Izena ematen dutenek liburua doan eskuratu ahal izango dute.

Saioa apirilaren 9an egingo da, arratsaldeko 7etan, kiroldegiko Erakusketa Gelan.

Betiko moduan, Jasone Osoro elgoibartarra izango da saioa dinamizatuko duena.