Euskarazko irakurzaletasuna sustatzen

Euskarazko irakurzaletasuna sustatzen

2020/10/20
Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea helburu moduan duen "Irakurri, Gozatu eta Oparitu" kanpainaren aurtengo edizioa urriaren 13tik abenduaren 9ra bitartean ari da burutzen.

Urriaren 13a eta abenduaren 9ra artean dago martxan IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa.

Euskaltzaleen Topaguneak hamalaugarrenez abiatu du egitasmoa Pil-pilean Euskara Elkartearekin, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearekin eta Udal liburutegiarekin batera.

Irakurketa sustatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea eta liburutegi publikoen erabilera bultzatzea, hiru horiek dira egitasmoaren helburu nagusiak.

Zer egin behar da?

  1. Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu irakurketaz!
  2. Pentsatu liburu hori zein laguni oparituko zeniokeen.
  3. Liburua bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatzi beretzako mezu bat.
  4. Herri guztietako fitxak jasotzean, 500 liburu zozketatuko da eta irabazleek etxean jasoko dute oparitu nahi duten liburu hori, lagunarentzako mezua itsatsirik duela, oparitzeko prest.
  5. Emaiozu sorpresa bat lagunari.

Informazio gehiago eta liburu interesgarrien zerrendak HEMEN topa ditzakezu.