Gazteentzako alokairu-programak

Gazteentzako alokairu-programak

2022/03/04
Herriko gazteei alokairua ordaintzen laguntzeko programen berri eman du Udalak, beren emantzipazioa errazte aldera; gazteentzako alokairuko etxebizitzak sustatuko dira herrian epe ertainera.

Udaleko Haurren eta Gazteen Arloak Euskadin alokairua ordaintzeko dauden zuzeneko laguntzen berri eman nahi die gazte soraluzetarrei, emantzipatzen laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzaren GAZTELAGUN programaz ari gara.

"Gaztelagun" programa

Gaztelagun 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da, eta bertan parte hartzeko zenbait baldintza bete behar dira:

  • Sei hilabetez jarraian Euskal Autonomia Erkidegoan bizi izana.
  • Ezin zara etxebizitza baten jabe izan, non eta ez duzun egiaztatzen etxebizitza ezin duzula erabili (banantze edo dibortzio arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik).
  • Errentamendu-kontratu baten titularra izan behar duzu, banaka edo baterako errentari gisa (etxebizitza partekatuz).
  • Laguntza eskatzen duzuen pertsonen ohiko etxebizitza iraunkorra izan behar du etxebizitzak.
  • Ezin duzu familia-loturarik izan etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin (hirugarren gradura arte) edo haren familia-unitatearekin.
  • Alokairua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu.
  • Etxebizitzaren hileko alokairua ezin da izan:

800 €Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

750 €10.000 biztanletik gorako udalerrietan.

675 €gainerako udalerrietan.

  • Baldintza ekonomikoak:

Banaka eskatuz gero: urtean 24.500 eurotik beherako diru-sarrerak eta 3.000 eurotik gorakoak.*

Familia-unitate gisa eskatzen baduzu: 30.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak (32.000 €familia ugaria bazara) eta 3.000 eurotik gorakoak.*

* Familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek bete behar dituzue baldintzak.

Dirulaguntzak

  • Laguntzaren gehieneko zenbatekoa hilean 275 €-koa izango da.
  • Laguntzaren zenbatekoa, gehienez, ordaintzen duzun alokairuaren % 60 izango da.
  • 36 urtera arte jaso ahal izango da laguntza (betiere ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen bada)
  • Laguntza hau ez da bateragarria helburu bererako beste laguntza batzuekin eta babes publikoko etxebizitza batean maizterra izatearekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan ALOKABIDErekin (945 569 020, 08: 30etik 18: 00etara) edo sar zaitezke webgune honetan: www.alokabide.euskadi.eus/gaztelagun

Pascual Churrucako etxebizitza berriak

Patricia Borinaga arloko arduradunak gogorarazi du epe ertainean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak alokairuko babes sozialeko 29 etxebizitza eraikiko dituela Udalak utzi dizkion Pascual Churrucako lurretan. 29 etxebizitza horietatik % 40, etxebizitza babestuetarako ezarritako esleipen-kupoen arabera, gazteei bideratu ahal izango zaizkie. Nabarmentzekoa da etxebizitza sozialen lehen sustapena izango dela udalerrian, Saziako orubean 2006. urtean azkena egin zenetik.

"Bizigune" programa

Gazteek alokairuko etxebizitzak aurkitu ahal izan ditzaten, ezinbestekoa da etxejabeek etxebizitzak aloikairuan jartzea. Hori sustatze aldera, Bizigune programa jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak.

Bizigune programak honako 10 abantaila hauek eskaintzen dizkie jabeei:

  • Hutsik duzun etxebizitzaren errentamenduaren kudeaketa integrala.
  • 6 urteko alokairu-bermea: Alokabidek 6 urteko gozamen-kontratu baten bidez izango du etxebizitza, eta egoera jakin batzuetan 3 urtetik aurrera berrikusi ahal izango da*, errentamendu sozialera bideratzeko.
  • Errentaren hileko ordainketa puntuala: errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txosten teknikoaren, etxebizitzaren ezaugarrien eta egoeraren eta merkatuaren inguruabarren arabera zehaztuko da.
  • Txosten tekniko bat egitea Alokabideren kontura: etxebizitzaren egoera eta hobekuntzaren bat egin behar den ala ez zehaztuko da. Era berean, instalazio eta altzari bermagarrien elementuen inbentarioa egingo da.
  • Ziurtagiri energetikoa lortzea: Alokabide arduratuko da etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria izapidetzeaz, halakorik ez badu.
  • Etxebizitza egokitzen eta doitzen laguntzea.
    Aurrerakina % 0ko interesa duten egokitzapenetarako eta erreformetarako.
    Alokabideren kontura etxe aseguru bat kontratatzea.
    Etxebizitzaren mantenimendua eta kontserbazioa: kontratua amaitzean, etxebizitza entregatzen den kontserbazio-egoera berean itzuliko da, etxebizitzaren erabilera egokiak eragindako higadura normala izan ezik.
  • Beste zerbitzu eta abantaila batzuk

Alokabidek ordainduko dizu zaborren eta estolderiaren gaineko zerga.

Alokabidek lagunduko dizu Jabetza Erregistroan ohar sinplea eskatzen.

Udal bakoitzaren arabera, OHZ % 50eraino murriztu ahal izango duzu, eta beste onura fiskal batzuk lortu*

Alokabidek berme juridiko guztiak eskaintzen ditu: Alokabidek epaitegietara joko du, beharrezkoa izanez gero. Bitartean errenta kobratzen jarraituko duzu.

* Soraluzen % 50eko hobaria ezartzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ) programa hau baliatzen duten etxebizitzetarako.

BIZIGUNE programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, udal Gizarte Zerbitzuetara jo dezakezu (943 75 30 43) edo 900 251 251 telefonora deitu edo webgune honetan sartu: https://www.alokabide.euskadi.eus/bizigune/eu/